Zentro Komertzialak

Playa del Inglésean zentro komertzial eta aisia gune ugari daude:

- Bulebarra I. eta II. Eranskinak: Apartamentuetatik metro gutxira, jatetxe, taberna, kafetegi eta dendak aurkituko dituzu.

- Holiday World: Las Góndolasetik 2 kilometro baino gutxiagotara, familia osoarentzat aisia gunea, jatetxe eta helduentzako eta haurrentzako ikuskizunekin.

- Kasbah Zentro Komertziala: Hego Kanaria Handiko gaueko aisialdiaren erreferentea, Pacha bezalako diskoteka enblematikoekin. Egunez, mota guztietako dendak eta jatetxe aukera zabala aurkitu daitezke. Eta guzti hori Las Góndolasetik 500 metro baino gutxiagora.

- Yumbo Zentro Komertziala: Las Góndolas apartamentuetatik 700 metro ingurura dago, oinez ere joan zaitezke bertara eta gozatu arropa denda, jatetxe eta gehienbat gay publikoarentzako diren gaueko lokalen konbinazioaz.

- Meloneras Zentro Komertziala: Meloneras Zentro Komertzialean marka onenak eta kalitate altuko produktuak saltzen dituzten dendak aurki ditzakezu, eta horrekin batera, goi mailako eskaintza gastronomikoa ingurune pribilegiatu batetan (Faro de Maspalomas ondoan).

- El Tablero Zentro Komertziala: Orain dela gutxi eraikitako zentro moderno bat, Dunas de Maspalomasen bista panoramiko ezin hobearekin, eta sukaldeari eta erosketei loturiko aukera egokiarekin.

- Gran Canaria Kasinoa: Apartamentuetatik 700 metro gutxi batzuetara, joko barietate handi bat duen Kanaria Handiko kasino osoetariko bat.

 

- Meloneras Kasinoa: Meloneras Zentro Komertzialaren ondoan dago, eta bere instalazioen zabalera eta jokoen aukeragatik bereizten da.